XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1.2. Pertzepzio-antolamendu espaziala- Objektu bat ezkutatzen da.
Haurrek plano batetan eskainitako adierazpenak jarraiki aurkitzen dute.
- Haurrek zenbait norabidedun higidura-sekuentzi grafiko bat ikasten dute.
Abiapuntuaren orientazioa aldatuz errepikatu.
- Sekuentzi eredu berberarekin, puntu batetan ebaki, bira bat egin eta orientazioa aldatu ondoren jarraitu.
- Lau objektu jarri angeluzuzen baten erpinak osatuz.
Bat helmugatzat eta beste bat abiapuntutzat harturik, haur batzuek ibilbiderik luzeena eta beste batzuek laburrena aurkitu behar dituzte.
Iragandako bideak paperean marraztu.
- Haur-sail bat ikasgelan zehar banaturik dago, norbere lekuan.
Beste haur bat, baloia botatuz, ikasgelaren beste muturreraino iritsi behar du biderik laburrenetik eta baloia inork kendu gabe.
- Bi haur ikasgelan dabiltza erritmo berberean 25''an, beste batzu klarioiaz bakoitzaren ibilbidea markatuz doazelarik.
Ibilbiderik luzeena nork egin duen aurkitu.
Egiaztatu.
- Zero posizio eta zero posizioaren artean higidura baten sekuentzietan erlazio espazialak inplika ditzaketen ekintzak errepikatu.
- Zero posizio eta zero posizioaren artean bi higiduren sekuentzietan erlazio espazialak inplika ditzaketen ekintzak errepikatu.